Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3921

IRAGARKIA, 2015eko abuztuaren 3koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpen-proposamenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu egin zuen lege hori.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:

Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzara etor daiteke, bost eguneko epean, ebazpen-proposamenak zer dioen jakiteko, eta dagokion ordezkaritzan agertu, edo agertzen ez badira iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko –espedientea Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan dago (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua)– eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko abuztuaren 3a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala