Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3922

IRAGARKIA, 2015eko abuztuaren 14koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpen-proposamenak jakinarazten baitira.

Eranskinean jasotako ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau eta guzti:

Interesdunak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan –Kale Nagusia 85, lehenengo solairua– ager daitezke bost eguneko epean, ebazpen-proposamenaren eduki osoa aztertzeko, eta ordezkaritzan agertzen direnetik aurrera, edo, agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute espedientea kontsultatzeko, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan dagoen espediente horretako agirien kopiak lortzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko abuztuaren 14a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala