177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3923
IRAGARKIA, 2015eko irailaren 7koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzkoa.
Eranskinean jasotako ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzara etor daitezke, bost eguneko epean, ebazpen-proposamenak zehatz zer dioen jakiteko, eta agertzen direnetik –edo iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera baldin eta ez badira agertzen– hamabost egun balioduneko epea izango dute espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan dago espedientea (Donostia kalea 1, Gasteiz).
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 7a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.