Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3924

IRAGARKIA, zeinen bidez World Global Mobile, S.L. sozietateari jakinarazten baitzaio Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko uztailaren 2ko Ebazpena, sozietate horren aurka hasitako zehapen-espedientea ebazten duena.

World Global Mobile, S.L. sozietateari (Mefisto kalea 4, Zaragoza) ezin izan zaio ohiko moduan jakinarazi aipatu ebazpena. Horregatik, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.3.b artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: kontsumoko ondasunen bermeari eta konponketari dagokienez, kontsumitzaile eta erabiltzaileei eskainitako baldintzak edo indarreko arautegia ez betetzea.

Ezarritako zehapena: 800 euros.

Legezko oharrak: ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, zehapena honela ordaindu beharko duela jakinarazten zaio:

● Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

● Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egin denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea oro har ezarrita dagoen aipatutako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan.

Ordaintzerakoan, izena (World Global Mobile, S.L.), espediente-zenbakia (20A001-49-2014) eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren) kontu honetan sartu behar da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala