Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3925

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuaren 2015eko maiatzaren 6ko Agindua jakinarazteko dena; agindu horren bidez, 48A001/23/2014 zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2015eko maiatzaren 6an, Osasuneko sailburuak agindua eman zuen interesdunak aurkeztuako gorako errekurtsoa izapidetzeko ez zela onartzen deklaratzeko.

(Ikus .PDF)

Ezin izan zaio interesdunari berari agindu hori jakinarazi; beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– Agindu horren aurka, administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.

2.– Interesdunak eskuragarri du agindu horren testu osoa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan, Bilbon (Rekalde zumarkalea 39A).

3.– Zehapena honela ordaindu beharko da:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egin denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Diru-sarreran hauek adieraziko dira: Alvaro Gonzalez Ramos izena eta espediente-zenbakia (48A001-23-2014), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola; eta Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak BBVAn (Banco Bilbao Vizcaya Argentarian) duen kontu honetan egingo da: 0182 5685 07 0000226271.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala