Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4500

AGINDUA, 2015eko urriaren 1ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Fundación Zeharo Fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena (oraingo izena: Gureak Inklusio Fundazioa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko irailaren 21ean, Herri Administrazio eta Justizia Sailean Fundación Zeharo Fundazioaren patronatuko idazkari Iñigo Oyarzabal Múgica jaunak izenpetutako eskabide bat sartu zen, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzekoa.

Eskaerarekin batera, bi kopia baimendu aurkeztu dira, Gureak Inklusio Fundazioaren estatutuen izen-aldaketaren (lehengo izena Fundación Zeharo Fundazioa) eta estatutu-aldaketaren eskritura publikoarenak. Eskritura hori patronatuko batzarburu Iñaki Alkorta Andonegik eman zuen 2015eko irailaren 3an, Donostiako notario Diego María Granados de Asensio jaunaren aurrean (1.764 protokolo-zenbakia).

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuaren 2015eko uztailaren 24an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Patronatuko idazkari Iñigo Oyarzabal Múgicak egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko uztailaren 28an, Donostian, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren izena aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 1. artikulua ere aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Fundación Zeharo Fundazioaren estatutuetako 1. eta 3. artikuluen aldaketa. Hala, aldaketa horren ondorioz, fundazio hori, aurrerantzean, Gureak Inklusio Fundazioa deituko da.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat. Eskritura horretan jasotzen da estatutuen aldaketa, 2015eko irailaren 3an fundazioak egiletsia, Donostiako notario Diego María Granados de Asensioren aurrean (1.764 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala