Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4501

191/2015 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak proiektu honen eraginpeko eskubide eta ondasunak okupatzea urgentziakoa dela, nahitaez desjabetzeko: A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektua.

Arabako Foru Aldundiak formalki egin eta onartu zuen A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektuaren espedientea; eta argi azaldu zuen proiektua gauzatzeko lur guztiak erabili beharra.

2015eko martxoaren 10ean, erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetzearen espedientea hastea eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, 15 eguneko epean, prentsan eta 2015eko martxoaren 30eko Arabako Aldizkari Ofizialean (38 zk.). Geroago, 2015eko abuztuaren 4an egindako bilkuran, Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragipean hartzen dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko urgentzia deklaratzeko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta lau alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Izarrako hirigunean egungo zeharbideak sortutako segurtasun-arazoak konpontzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 20an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, deklaratu egiten da Arabako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla, nahitaez desjabetzeko, proiektu hau egiteko behar diren ondasun eta eskubideak: A-3314 errepidean (Estación kalea), 36,390 kilometrotik 36,760 kilometrora, Izarrako zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze-proiektua. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala