Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4504

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 143/2013 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 143/2013 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Juan Bautista Eguskizameabe 9ko jabeen erkidegoa (Lemoa).

Abokatua: Noval Villodas Fernando.

Prokuradorea: Sanz.

Demandatua: Amagoya Uriarte Arrese eta Antonio Manuel Sousa Da Costa Alves.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013-07-10ean; hona hemen haren xedapenak:

1.– Amaitutzat jotzen da Lemoako Juan Bautista Eguskiza Meabe 9 zenbakiko jabeen erkidegoak Antonio Manuel Sousa Da Costa Alves-en eta Amagoya Uriarte Arrese-ren aurka bideratutako prozesu monitorio hau. Gaia: 958,01 euro (jabeen erkidegoari ordaindu gabeko kuotak), eta 37,63 euro (ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak) erreklamatzea.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Helaraz bekio Lemoako Juan Bautista Eguskiza Meabe 9 zenbakiko jabeen erkidegoari, hala behar bada betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4762 0000 08 0143 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Amagoya Uriarte Arrese eta Antonio Manuel Sousa Da Costa Alves demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala