Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4505

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 1264/2012 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan 1264/2012 espedientea bideratu da, gizartearentzat lanak egiteko zigorra betetzeari buruz. Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zion zigor hori, 2822-11-2 betearazpenean, Doru Tudor Ciocoiu-ri. Zigortua (NAN zk.: 08672120) 1983-10-29an jaio zen Errumanian, Iosif-en eta Vasilica-ren semea da, eta hauxe du azken helbide ezaguna: Euskalleria bidea 17 – 4. U eskuma - Algorta. Egun, ez dakigu non bizi den. Espediente horretan, autoa eman zen 2015-09-16an, eta xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Ez betetzat jotzea Bilboko zigor-arloko 7 zenbakiko epaitegiaren 2822-11-2 betearazpenean Doru Tudor Ciocoiu-ri hamabost egunez gizartearentzako lanak egiteko ezarritako zigorra».

Doru Tudor Ciocoiu-ri jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko urriaren 6an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala