Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
4506

IRAGARKIA, genero ikuspegia duten ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta ekitaldiak zuzenean emateko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Esp.: 01LHK/01S/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 01LHK/01S/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: genero ikuspegia duten ikus-entzunezko edukiak ekoiztea eta ekitaldiak zuzenean ematea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 190.082,64 euro; BEZa (% 21): 39.917,36 euro. Guztira: 230.000 euro.

5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 018048.

e) Faxa: 945 018159.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2015-11-10, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera.

C gutun-azalak irekitzea: 2015-11-18, 12:00ak.

B gutun-azalak irekitzea: 2015-11-24, 12:00ak.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARIA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala