Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4850

EBAZPENA, 2015eko urriaren 30ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, Kontsumobide erakunde autonomoan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko irailaren 16ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2015eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen, eta, ebazpen horren bidez, Kontsumobide erakunde autonomoan lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan, goi-kargudunaren idazkari lanpostua bete gabe uztea (kodea: 520010; dotazioa: 107; lanpostu-mailako osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 30a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala