Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4853

196/2015 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.

2011ko uztailaren 26ko 178/2011 Dekretuaren bidez, onartu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, dekretuta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala