Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4871

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 193/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 193/2015 prozedura bideratu da, Maria Ascension Becerro Gonzalezek eskatuta, Diego Trenado Horrilloren aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

159/2015 EPAIA

Epailea: Cristina Navarro Gil andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Maria Ascension Becerro Gonzalez.

Abokatua: Elena Intxausti Sagasti.

Prokuradorea: Fco. Javier Aguirreurreta Bilbao.

Alderdi demandatua: Diego Trenado Horrillo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Baiesten dut Aguirreurreta prokuradoreak M.ª Ascensión Becerro Gonzálezen ordezkaritzan eta Diego Trenadoren aurka jarritako demanda; beraz, erabaki hauek hartu ditut: 1.– María Ascensión Becerro González andreak eta Diego Trenado Horrillo jaunak osatutako ezkontza desegitea, dibortzioa dela kausa, desegite horrek berekin dakartzan lege-ondorio guztiekin.

Diegoren eta M.ª Ascensión-en arteko harremanak eta haien eta euren alaba adin nagusiarekin izatekoak honako neurri hauen bidez arautuko dira:

1.– M.ª Ascensión Becerro Gonzálezi eta bere alaba Jennifer Trenado Becerrori esleitzen diet familiaren etxearen erabilera eta gozamena (helbidea: Goienkale 11, 1. C, Ermua-Bizkaia).

2.– Adin nagusiko alaba Jennifer Trenado Becerrori mantenu-pentsio bat esleitzen zaio, zeina bere aita Diego Trenado Horrillok ordaindu beharko baitu, 250 euro hilean, alaba ekonomikoki independente izaten den arte. Pentsioa 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

3.– 100 euroko konpentsazio-pentsioa ezartzen da M.ª Ascensión Becerro González andrearen alde, epe mugagabean. Pentsioa 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

4.– Kutxabank erakundearekin izenpetutako mailegua (mailegu-kontratuaren zk.: 851022541-8) Diego Trenado Horrillo jaunak ordainduko du.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Eraman bedi lekukotza auto nagusietara, eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Ebazpen hau, behin irmoa denean, Erregistro Zibilari jakinarazi behar zaio, hain zuzen ere, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Diego Trenado Horrillo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoa betez (PZLb). Horrenbestez, ediktu hau egiten eta izenpetzen dut Durangon (Bizkaia) bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala