Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2015eko azaroaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4874

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Elkidegoko justizia-jauregietan eta adingabekoentzako zentroetan instalatutako fotokopiagailuak mantendu eta konpontzea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-014-DAPJ-2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: bai. Bost lote.

c) Gauzatzeko lekua: preskripzio teknikoen agirian ezarritakoarekin bat datorrena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

e) Luzapena onartzea: ez.

f) EAE: 50313200-4 eta 50313100-3.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazio-irizpide zenbait, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoarekin bat etorriz.

– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: haztapena, guztira: 100 puntu.

– Prezioa: 60 puntu.

– Kontsumigarrien horniketak egiteko epea: 20 puntu.

– Matxurarik izanez gero, «in situ» laguntza teknikorako eskabideari erantzuna emateko epea: 15 puntu.

– Urtean zenbat azterketa tekniko egingo diren: 5 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, gastu-adierazlerik badago, gastu-adierazlearen gehieneko aurrekontua: 165.289,26 euro eta 34.710,74 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 200.000,00 euro, BEZa barne delarik.

Zenbateko hori honela banatuko da urteka:

– 2016. urtea: 82.644,63 euro, BEZik gabe, eta 17.355,37 euro, BEZarenak. Guztira: 100.000,00 euro.

– 2017. urtea: 82.644,63 euro, BEZik gabe, eta 17.355,37 euro, BEZarenak. Guztira: 100.000,00 euro.

1. lotea: Kiocera markako fotokopiagailuak, gehieneko zenbatekoa:

2016: 13.000,00 eur (BEZa barne).

2017: 13.000,00 eur (BEZa barne).

2. lotea: Panasonic, Sharp markako fotokopiagailuak, gehieneko zenbatekoa:

2016: 33.000,00 eur (BEZa barne).

2017: 33.000,00 eur (BEZa barne).

3. lotea: Toshiba markako fotokopiagailuak, gehieneko zenbatekoa:

2016: 15.000,00 eur (BEZa barne).

2017: 15.000,00 eur (BEZa barne).

4. lotea: Xerox markako fotokopiagailuak, gehieneko zenbatekoa:

2016: 1.500,00 eur (BEZa barne).

201: 1.500,00 eur (BEZa barne).

5. lotea: Aficio, Infotec eta Nashuatec markako fotokopiagailuak, gehieneko zenbatekoa:

2016: 37.500,00 eur (BEZa barne).

2017: 37.500,00 eur (BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

– Behin betiko bermea: bai. Esleitutako lotearen edo loteen lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5 (BEZa kanpo).

6.– Luzapena: ez.

7.– Kontratuaren balio zenbatetsia, Sektore publikoko kontratuen Legearen ondorioetarako (SPKLTBko 88. artikulua): 165.289,26 euro.

8.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. E-maila: t-saenz@euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 24a, 12:00ak arte.

9.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: bai.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala honela egiaztatuko dira:

A) Sailkapenaren bidez: taldea: P; azpitaldea: 6; kategoria: A.

B1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimen hauen bidez.

Amaitutako azken hiru urteetan, negozio-bolumen handiena izandako urtean, negozio-bolumenak zenbateko hauen bestekoa izan behar du gutxienez:

1. lotea = 20.000 euro.

2. lotea = 50.000 euro.

3. lotea = 23.000 euro.

4. lotea = 2.000 euro.

5. lotea = 55.000 euro.

Lote batera baino gehiagotara aurkeztuz gero, amaitutako azken hiru urteetan, negozio-bolumen handieneko urteko negozio-bolumenak honelakoa izan behar du: zein lotetara aurkeztu zen, haiexetan eskatutako kaudimen ekonomikoaren bestekoa. Adibide gisa:

1.+ 2. lotea = 70.000.

1.+ 2.+ 3. lotea = 93.000.

1.+ 2.+ 3.+ 4. lotea = 95.000.

1.+ 2.+ 3.+4.+ 5. lotea = 150.000.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko:

Enpresaburua Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, negozioen urteko bolumena erregistro horretan onartutako eta gordailatutako urteko kontuen bidez egiaztatuko du. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, berriz, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailatutakoen bidez egiaztatuko du. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.

B2.– Gaitasun teknikoa:

Egiaztatzeko modua: Azken bost urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda aurkeztu beharko du, honako hauek adieraziz: zenbatekoa; datak eta zerbitzu edo lan horien hartzaile publiko edo pribatuak. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, organo eskudunak egindako edo bisatutako ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko dira egindako zerbitzuak eta lanak; hartzailea subjektu pribatua bada, berriz, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazio baten bidez.

Betekizuna:

Lote guztietara aurkeztuz gero, aipatutako epean, exekuzio handieneko urtean metatutako urteko zenbatekoak 85.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du; bestela, zein lotetara aurkezten den, haiexetan ekonomia-kaudimena egiaztatzeko eskatzen den zenbatekoaren proportzionala izan behar du.

Adibidez:

1. lotea = 11.333.33 euro.

2. lotea = 28.333,33 euro.

3. lotea = 13.033,33 euro.

1. lotea + 2. lotea = 39.666.70 euro.

Egindako zerbitzuek kontratu honen xedearen izaera berdinekoak edo antzekoak behar dute izan.

Egiaztatutako lanen eta kontratuaren xedearen arteko lotura zehazte aldera, sailkapena aplikatu ahal bada, aintzat hartuko dira lanen sailkapenaren taldea eta azpitaldea; gainerakoetan, berriz, begiratuko da lanen CPV kodeen lehen bi digituen artean kointzidentzia dagoen.

10.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 30a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, lizitazio hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

11.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:

– Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2015eko abenduaren 11.

– Ordua: 10:00ak.

12.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

13.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala