Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZESTOAKO UDALA
5464

IRAGARKIA, 2015erako Zestoako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa.

Zestoako Udal Batzarrak, 2015eko urriaren 29an buruturiko saioan, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– 2015erako Zestoako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legeko 24. artikuluan, azaroaren 7ko 1997/16 Legeak emandako idazkerarekin, xedatutakoa betez.

2015ERAKO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
KARRERAKO FUNTZIONARIOA

– Izena: Aholkularitza Juridikoko Administraria.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

Taldea: C 1.

– Eskala: Administrazio Orokorra.

– Azpieskala: Administraria.

– Titulazioa: Batxilerra, teknikoa edo baliokidea.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3, 2005-01-20ko derrigortasunarekin.

– Maila: D.O. 17.

– Dedikazioa: osoa.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zestoa, 2015eko azaroaren 27a.

Alkatea,

JOSE FRANCISCO MENDIZABAL IRIGOIEN.


Azterketa dokumentala