Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5494

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita 48A001-30-2015 zenbakiko zehapen-prozedurako instrukzio-egilearen 2015eko azaroaren 23ko Ebazpen-proposamena.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Beraz, jakinarazten da 48A001-30-2015 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman zitzaiola 2015eko azaroaren 23an Youssef Fritah-i; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 eta 50.4.e) artikuluetan tipifikatutako arau-hausteak direla-eta bideratu da prozedura hori.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutura ager daitezke interesdunak 15 eguneko epean (Errekalde Zumardia kalea 39 A, Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala