Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
513

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 27a, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2016ko eskaintza onartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez –lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriaren arabera–, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betetzeko, agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago bete ezin diren plazak.

Eskainitako plaza guztien barruan daude txanda irekiaren bidez bete beharreko karrerako funtzionarioentzako lanpostu hutsak, ezinduek bete beharrekoak eta baita goragoko talde bateko kidegoetara sartzeko txandaren bidez bete beharrekoak ere.

Estatuaren 2016. urteko Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legearen 20. artikuluak muga bat ezartzen du Hezkuntza Administrazioek irakasleen kidegoan sartzeko eskaini beharreko plaza-kopuruan, eta zehazten ditu ehuneko 100eko gehieneko birjarpen-tasa eta hori kalkulatzeko irizpideak.

2016. urteko enplegu publikoaren eskaintzak barnean hartzen du efektiboen birjarpen-tasa kalkulatuta ateratako plaza-kopurua, aipatu legearen aurreikuspenen arabera egindakoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko 577 plaza, orotara.

Enplegu publikoaren eskaintza eta haren deialdia Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70.1 artikuluan ezarritako gehieneko epearen barruan garatuko dira.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenez, hauxe

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2016. urteko eskaintza onartzea agindu honetan adierazten diren baldintzetan.

2. artikulua.– Agindu honen eranskineko zerrendan azaltzen diren plaza huts guztiak sartzen dira enplegu publikoaren 2016. urteko eskaintzan.

3. artikulua.– Dagokion deialdian ezarriko dira eskainitako plazak eskuratzeko prozedura eta eskakizunak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Herri Administrazioko eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aginduaren aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala