30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
657
EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 20koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duen urriaren 21eko 47/2015 Legearen arlokoa.
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 47/2015 Legea, urriaren 21ekoa, Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duena (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 20a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 47/2015 Legea, urriaren 21ekoa, Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duena.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:
1.– Itsas- eta Arrantza-sektoreko Langileen Gizarte-babesa arautzen duen urriaren 21eko 47/2015 Legearen zenbait artikulu direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea; hona hemen artikuluok: 38, 39 c) eta 41.
2.– Lan-talde bat izendatzea Aldebiko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2016ko urtarrilaren 12a.
Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.