Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
658

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución SAU enpresari Gipuzkoan, Bergarako udal-mugartean, gas natural kanalizatuaren hargunea egiteko Fundiciones Eskoriatza-ri, eta hargune hori egiteko proiektuaren onura publikoaren deklarazioa egiten baita.

Espediente-zenbakia: 20/24174 – CG-G-2015-23.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

AURREKARIAK

1.– 2015eko urriaren 2an, Naturgas Energía Distribución SAUk administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honetarako: gas naturalaren hargunea egitea (MOP 16 bar) Fundiciones Eskoriatza SLri, Bergarako udal-mugartean.

2.– Naturgas Energía Distribución SAUren eskaera jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen 2015eko azaroaren 23ko EHAAn (223. zk.), 2015eko urriaren 27ko GAOn (205. zk.) eta 2015eko urriaren 27an El Diario Vascon. Hori guztia honako hauetan aurrez ikusitako ondorioetarako: urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikulua; abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta lege horren 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– 2015eko urriaren 21ean, proiektu horren ale bat bidali zitzaion Bergarako Udalari, 20 eguneko epean horren gaineko txostena egin zezan, adostasuna edo desadostasuna adierazteko. Bergarako Udalak aldeko txostena egin zuen, eta baldintza teknikoak ezarri zituen.

4.– 2015eko urriaren 21ean, aurkeztutako proiektuaren separata bidali zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuari, 20 eguneko epean horren gaineko txostena egin zezan, adostasuna edo desadostasuna adierazteko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuak aldeko txostena egin zuen, eta bere baldintza teknikoak ezarri zituen.

5.– Ezarritako baldintza teknikoak Naturgas Energía Distribución SAU enpresari bidali ostean, enpresa horrek erantzun zuen baldintza teknikoak onartzen zituela.

Ebazpen hau oinarri hauetan bermatzen da:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.

3.– 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.

4.– 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko EHAA), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.

Aipatutako lege manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Naturgas Energía Distribución SAUri, gas naturaleko sare hau eraikitzeko: gas naturalaren hargunea egitea (MOP 16 bar) Fundiciones Eskoriatza SLri, Bergarako udal-mugartean.

Ezaugarri nagusiak aurkeztutako proiektuaren memorian eta planoetan daude deskribatuta, eta, funtsean, hauek dira:

– Gehieneko operazio-presio erlatiboa: MOP = 16 bar.

– Gutxieneko presioa kontsumo-puntuan: 5 bar

– Hodia: Altzairua API 5L GR.B. Ø 2".

– Luzera: 113 metro.

– Balbulak: Sareko balbula bat, altzairuzkoa, Ø 2".

Bigarrena.– Baimentzen diren gas naturaleko instalazioak onura publikokoak direla deklaratzea, bereziki; izan ere, deklarazio horrek berekin dakar, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoaren indarrez, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak hartu beharra; eta, halaber, premiazko okupazioa egin eta ondorioak ezarri beharra dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak premiaz okupatzeko deklaraziorako xedatutakoarekin bat etorrita.

Instalazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Baimentzen diren instalazioak martxan jartzeko epea hogeita lau (24) hilabetekoa izango da, eraginpeko finkak benetan okupatzen direnetik, eta gehienez hogeita hamasei (36) hilabetekoa, okupatu aurreko aktak sinatzen direnetik.

2.– Ebazpen honen bitartez baimentzen diren instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira. Proiektu hori Luis María Puente Nicasio Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariak sinatu du.

3.– Dagokion baimena lortu beharko da onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuei daragieten aldakuntzak sartzeko.

4.– Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

5.– Indarrean dauden xedapenen arabera instalazioetan egin beharreko azterketak, saiakerak eta probak –orokorrak nahiz partzialak– baimena eskuratu duen enpresak aldez aurretik Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza honi jakinarazi beharko dizkio idazki bidez, behar den aurrerapenarekin.

6.– Naturgas Energía Distribución SAUk lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko gainbegiratu eta martxan jartzeko akta egin dezan, hori barik ezin izango baita martxan jarri.

7.– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala