Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
662

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 8ko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egin zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2015-2016 ikasturte akademikoan berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egin ditzaten.

2015eko irailaren 18an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 8ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez diru-laguntzen deialdia egin baitzen, 2015-2016 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko, honako hauei zuzenduta: 2014-2015 ikasturtean, lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta dauzkaten itunpeko ikastetxeak eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoak.

2015eko irailaren 8ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, aipatutako 10. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak ebaluatu zituen aurkeztutako eskabideak. Balorazio Batzorde horrek onetsi egin zuen, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen-proposamena, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2015eko azaroaren 16ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, eta, horretarako epea, gehienez, sei hilabete izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aipatutako 11. artikuluaren arabera, banan-banan egin beharko zaie jakinarazpena erakunde interesdunei, horretarako ezarritako baliabide elektronikoen bidez. Horretaz gainera, herritar oro jakitun egoteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Kasu guztietan, honako hauek zehaztuko dira: diru-laguntza zein eskatzaileri emango zaien, zenbat diru jasoko duten eta zeini ukatu zaien eta zergatik.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 8ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak ematea I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei, eranskin horretan erakunde bakoitzarentzat adierazten diren zenbatekoekin.

2. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 8ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakundeei.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 8ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala