30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
677
IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza ikuskaritza prozeduraren bidez entzute izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzute izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua– xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua, Bilbao) entzute izapideak zer dioen; orobat, agertu, edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamar eguneko epea izango dute egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko urtarrilaren 21a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
JON URBINA GARCÍA DE VICUÑA.