Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
1024

EDIKTUA, 232/2016 konstituzio-kontrakotasunaren gaiaren ondoriozkoa.

232/2016 konstituzio-kontrakotasunaren gaia, honako artikulu hauek direla eta: Arabako Lurralde Historikoaren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren 1.1 eta 4 eta 7.4 artikuluak, eta toki-ogasunei buruzko 2004ko Legearen 107. eta 110.4 artikuluak; Konstituzioaren 24. eta 31. artikuluen urratze posible bat izateagatik.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, otsailaren 16ko probidentziaren bidez, erabaki du izapideak egiteko onartzea 232/2016 konstituzio-kontrakotasunaren gaia, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak aurkeztua, 82/2015 prozedura laburtuan; honako artikulu hauek direla eta: Arabako Lurralde Historikoaren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren 1.1 eta 4 eta 7.4 artikuluak, eta toki-ogasunei buruzko 2004ko Legearen 107. eta 110.4 artikuluak, Konstituzioaren 24. eta 31. artikuluen urratze posible bat izateagatik. Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, auzitegi horrek beretzat gordeko du gai horren ardura.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, 82/2015 prozedura laburtuan alderdi direnak auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost eguneko epean.

Madril, 2016ko otsailaren 16a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala