Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1025

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendarirena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzetarako zuzkidura argitara emateko dena. Urriaren 29ko agindu horren bitartez, honako prozedura hau ezarri zen: Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura.

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezarri zen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 29ko Aginduaren bitartez (2014ko azaroaren 19ko EHAA, 221. zk.).

Lehenengo xedapen gehigarriak, finantzaketa eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, hauxe adierazten du: «Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen ditu apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuak, zeina maiatzaren 20ko 79/2014 Dekretuaz aldatu baitzen. Bada, dekretu haren 14.l) artikuluan zehazten denez, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio honako funtzio hauek baliatzea: «Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko diru-laguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua».

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Publikotasun-printzipioa betetzearren, honako hau zehazten da: 2016ko ekitaldian, 2014ko urriaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 700.000 euro erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 24a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO SOLA BALLOJERA.


Azterketa dokumentala