Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1026

AGINDUA, 2016ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Beasaingo «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena emateko dena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena eskatuz Beasainen (Gipuzkoa) dagoen «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2016-2017 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko:

Kode-zenbakia: 20001100.

Izen espezifikoa: «Beasain Ikastola».

Titularra: Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Urbialde kalea 2.

Udalerria: Beasain.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen den irakaskuntza:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 4 unitate.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● 3 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 4 unitate, 100 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 101 ikaspostu.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala