Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1027

AGINDUA, 2016ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, honako agindu honetan aurkitutako hutsak zuzentzeko dena: «Agindua, 2015eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Markina-Xemeingo udalerrian (Bizkaia) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat atzeman da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 20ko Aginduaren testuan, zeinaren bitartez Markina-Xemeingo udalerrian (Bizkaia) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena eman baitzen (2015eko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 207. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:

2015/4581 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa

○ «Sukaldaritza eta jatetxe-arloa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Baina honela esan behar du:

«Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

○ «Eraikinak eraberritu eta mantentzea» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ «Sukaldaritza eta jatetxe-arloa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala