Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1031

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 166/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 166/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: BBVA Seguros SA.

Abokatua: Elena Ballojera Zayas.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Demandatua: Multigremios Durango.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Asategui prokuradoreak BBVA Seguros, S.A.ren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Multigremios Durangoren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera:

– Zortziehun eta berrogeita zortzi euro eta hogeita hiru zentimo (848,23), eta legezko tasaren araberako interesak –demanda aurkezten zenetik aurrerakoak–, zeinei ehuneko bi puntu gaineratuko baitzaizkie ebazpen honen egunetik aurrera.

– Prozesuaren kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Multigremios Durango demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslariak ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2016ko otsailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala