Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1034

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 937/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko lurralde-adskripzioko epaile naizenak, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan behean adierazitako finken segidako traktuari berriro ekiteko 937/2014 jabari-espedientea bideratzen ari dela, Maria Cruz Moreno Castillo, Mateo Moreno Castillo, Margarita Moreno Castillo, Maria Carmen San Jose Castillo eta Maria Soledad San Jose Castillok eskatuta:

– Navaridasko 1.746. finka; Laguardiako Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago; 566. liburukia, 18. liburua, 1. folioa, 2. inskripzioa.

Landalurra: Etxaldea Parterasen, berrogeita zazpi area eta hirurogeita lau zentiareakoa. Mugakideak: Iparraldean, Francisco Ruiz; Hegoaldean, Félix Peciña; Ekialdean, Hilario Pardo; eta Mendebaldean, Eupinio Echeita.

Katastroko erreferentzia: Navaridasko udal-mugartea, 6. poligonoa, 94. partzela.

– Navaridasko 1.737. finka; Laguardiako Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago; 542. liburukia, 17. liburua, 232. folioa, 2. inskripzioa.

Hiri-finka: etxea Calle Mayor kalean, 3. zenbakian; solairu planoa, nagusia, bigarrena eta solairu altua edo ganbara dauzka; ehun eta hirurogeita bost metro karratuko azalera dauka, eta hona hemen mugakideak: aurrealdean edo Mendebaldean, aipatutako kalea; atzealdean edo Ekialdean, zeharbidea; eskuinaldean edo Hegoaldean, El Tesoro kalea; eta Iparraldean edo ezkerraldean, Hilaria Pardo.

Katastroko erreferentzia: Navaridasko udal-mugartea, 2. poligonoa, 537. partzela.

Guztizko azalera: 158,63 m2.

Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriz, ediktu honen bidez dei egiten zaie Andrés Castillo Garcíari edo haren kausadunei espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; horretarako, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala