Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1036

IRAGARKIA, EAEko antzokien esparruan informazio- eta komunikazio-zerbitzuaren kontratu administratiboa formalizatu dela argitara ematen duena, (K-05/2016 Espedientea).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-05/2016.

d) Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea:

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EAEko antzokien esparruan informazio- eta komunikazio-zerbitzuaren kontratua.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratzearen eguna: 2015eko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 236. zenbakia.

3.– Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 183.743,80 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 91.871,90 euro. Zenbatekoa guztira: 111.165,00 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa:

a) Esleipen data: 2016-02-09.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2016-02-15.

c) Kontratista: Ikerparnerts, SL.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 84.430,28 euro. Zenbatekoa guztira: 102.160,64 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala