Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1039

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honako iragarki hau aldatzekoa: Loiolako geltoki berriaren instalazioen, ekipamenduen eta sarbideen lanari buruzko lizitazioa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira Loiolako geltoki berriaren instalazioen, ekipamenduen eta sarbideen lanaren lizitazioari publikotasuna ematen dion iragarkian (2016ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia) eta, ondorioz, aldaketak egin behar dira:

2016/860 orrialdean (1/2), hau esaten duen lekuan:

«4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: miloi bat ehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (1.188.847,36), BEZik gabe».

Hau esan behar du:

«4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: bederatziehun eta berrogeita hiru mila seiehun eta hogeita hemezortzi euro eta berrogeita bi zentimo (943.638,42), BEZik gabe».

Eta, 2016/860 orrialdean (2/2), hau esaten duen lekuan:

«g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014798)».

Hau esan behar du:

«g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014850)».

Eta, 2016/860 orrialdean (2/2), hau esaten duen lekuan:

«8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko martxoaren 22ko eguerdiko 12:00ak».

Hau esan behar du:

«8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko apirilaren 4ko eguerdiko 12:00ak».

Bilbao, 2016ko otsailaren 29a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala