Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1081

AGINDUA, 2016ko martxoaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 25eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, haren bidez egin baitzen Ingurumen eta Lurralde eta Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia (otsailaren 1eko EHAA, 20. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Patxi Xabier Narbona Hernani jauna Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea; 153. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen honek 2016ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 1a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala