Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1083

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, beherago zehaztu IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua agortu dela argitara emateko dena. Delako kapitulua: enpresa jarduera hasita «proiektua sendotzeko» laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa da, eta honako deialdi honetan jasotzen da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpenaz argitaratua eta ekintzaileentzako laguntzak emateko dena (2015eko abuztuaren 27ko EHAA).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2015eko uztailaren 22ko bileran hartutako Erabakiaren bidez ekintzaileentzako laguntzetarako deialdia egin zuen (2015-08-27ko EHAA, 162. zk.); eta aipatu erakunde autonomoko zuzendari nagusiaren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bitartez, 2. artikuluan deialdia finantzatzeko diru-baliabideak ezartzen dira.

Halaber, IV. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako eskabideei dagokienez, 20. artikuluko 2. paragrafoan honako hau xedatzen da: aurkezteko ordenaren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitzen den arte. Aurrekontuko zuzkidura agortuz gero, gelditzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta horren berri emango da Lanbideren webgunean zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eman ere.

Deialdi honetako IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu direlarik, honako hau,

HAUXE EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Argitara ematea honako hau: IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2015eko irailaren 16a, hain justu ere goizeko bederatzian eta bian aurkeztutako eskabidearekin. IV. kapitulua: enpresa jarduera hasita «proiektua sendotzeko» laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala