Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1087

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 155/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 AMM155/2015 merkataritzako apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Hispanoitaliana de Revestimientos, S.A.

Abokatua: David Perez Lopez.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Errekurritua: Jesus Apodaca Lopez de Heredia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, 524/2015 epaia eman zen 2015-12-30ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

«Ezetsi egiten dut Iñaki Sanchiz prokuradoreak Hispanoitaliana de Revestimientos, S.A.ren ordez aurkeztutako errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiak 533/2013 prozedura arruntean emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, berretsi egiten dut epai hori. Kostuak errekurtsogileari ezartzen dizkiot berariaz.

BJLOren 15. xedapen gehigarria betez, bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura».

Ederglass, S.L.U. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -PZLbko- 497.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala