Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1090

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1004/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1004/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Avelino Maroto Alonso.

Alderdi demandatua: Melania Soledad Oyono Oyana.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

Aztertu dira 1004/2015 hitzezko judizio horren autoak, zenbateko bat erreklamatzekoak, epaitegi honetan bideratutakoak, Avelino Maroto Alonsok eskatuta, Melania Soledad Oyono Oyanaren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioaren demanda, Avelino Maroto Alonsok aurkeztutakoa, Melania Soledad Oyono Oyanaren aurkakoa, auzi-ihesean bera; eta horrenbestez,

kondenatzen dut Melania Soledad Oyono Oyana honako hauek ordaintzera Avelino Maroto Alonsori: 1.300 euro, gehi zenbateko horrek 2015eko urriaren 6tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa; betiere alde batera utzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, ebazpen hau betearazi behar bada.

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala