Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1095

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzulketa-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Abenduaren 23ko Dekretuko 64. eta 65. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak Ebazpena eman du, 2016ko otsailaren 9an. Dekretu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak lanerako ematen dituen laguntzak arautzen dira (Plantillak berritzeko laguntzak, III. kapitulua; txanda-kontratuetarako laguntzak, 1. sekzioa).

Aipatu ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hara; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Hartarako, pertsona interesdunari jakinarazten zaio ezen eranskinean zehaztu espedientean emandako ebazpenaren testu osoa eskura duela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala