Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1096

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren 2016ko otsailaren 9ko Ebazpenari buruzkoa, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 5/2016 zk.ko prozedura laburtuari buruzkoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko uztailaren 30eko ebazpenaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Xabier Rey Belloso jaunak. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 19ko ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen horren bidez jakinarazten zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda 2015-2016ko ikasturterako. Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiak egin du 5/2016 zk.ko prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala