Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1832

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 837.etik 841.era bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 837 zenbakiko ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 838 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 839 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 840 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 841 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, aplikatzaile pilotuaren mailakoak.

Bost ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako eta D zatian maila pilotu aplikatzailerako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera egin dira (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua ezartzen duena; B eta C motako txartelak eta pilotu aplikatzaile-txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikuluak 13. artikuluan dio industria-segurtasunaren arloko eskumena Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak duela.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 837 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 838 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 839 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 840 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, 841 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala