Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1839

IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 27koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozeduraren espedientearen gaineko ebazpen-proposamena.

Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5.a, Donostia) ager daitezke ebazpenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta hamar egun balioduneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki irizten diren alegazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala