Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1841

IRAGARKIA, 2024ko apirilaren 5ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, bide judizialaren aurretik kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urriaren 1eko 1/2000 Legearen 439.6 eta 7. artikuluaren arabera.

Gasteizko Coronación de la Virgen Blanca kalea 8, 1. barr. ezk., (2023/026583 espedientea) helbidean dagoen etxebizitzaren okupatzaile ezezagunei jakinarazpena egiteko saiakerak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, aipatutako legearen 44. eta 46. artikuluen arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 –Bizilagun Zerbitzua–, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 5a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.


Azterketa dokumentala