Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1842

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Donostiako Okendotegi auzoko Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa eta uholdeen aurkako defentsa egiteko proiektua idaztea.

Ura Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez onartu zuen hasieran honako proiektu hau: Donostiako Okendotegi auzoko Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa eta uholdeen aurkako defentsa egiteko proiektua idaztea.

Proiektu horren bidez errekastoaren funtzio hidraulikoa eta husteko ahalmena hobetu nahi dira. Gaur egun, errekastoa hormigoizko kaxoi txiki batean doa, eraikinen artean, eta zati batean estalita, Urumea ibaira isuri aurretik.

Aztergai dugun tartearen hasiera A-15 errepidearen bidezubiaren azpiko pasagunetik, ibaian gora, hasten da, Okendotegi auzoan, eta Madril-Irun trenbidearen azpiko pasabide-obratik behera amaitzen da, 300 m inguruko luzeran. Errepikatze-denbora objektiboa 100 urtekoa da, eta Urumea ibaiaren ingurua sekzio betekoa da.

Gutxienez 1,5 metroko sakonera lortu da aire zabaleko ibilguaren kasuan. Sekzio trapezoidalak 1,0 m zabal dira beheko uren kanalaren oinarrian, 0,5 m garai, eta 1h:2v eta 3h:2v bitarteko ezpondak daude. Estalitako sekzioek 2,50 metroko zabalera librea dute, eta aire zabalean egindakoaren antzeko sekzio hidraulikoa dute.

Ibilgua egokitzeko obrez gain, proiektu honek aurreikusten du udal bideak egokitzea (bai oinplanoan, bai altxaeran), eragindako zerbitzuen trazadura aldatzea, baita euste-egiturak eta lurzatien itxiturak ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus)

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala