Boletin Oficial del País Vasco

37. zk., 2015eko otsailaren 24a, asteartea

N.º 37, martes 24 de febrero de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO
911
911

ERABAKIA, 2015eko otsailaren 5ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari seigarren xedapen iragankor bat gehitzeko dena, ikastegien berrantolaketaren eragina jasoko duten ikastegietako batzarretako kideen eta dekanotza edo zuzendaritzetako kideen agintaldia luzatzeko.

ACUERDO de 5 de febrero de 2015, del Consejo de Gobierno de la UPV/EHU, por el que se añade una Disposición Transitoria Sexta al Reglamento de Régimen Electoral General de la UPV/EHU, sobre prórroga de los mandatos de los miembros de las juntas de centro afectados por el proceso de reorganización así como de sus equipos Decanales o de Dirección.

AURREKARIAK
ANTECEDENTES

Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 27ko bileran UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko proposamena onartu zen; proposamenaren txosteneko 12. puntuan («Egitura berria ezartzeko prozedura») esaten denez, ikastegien egitura berria ezartzeak eragina izango du unibertsitateko hainbat arautegi eta egituratan, eta horregatik pixkanaka ezartzea proposatzen da, Autonomia Erkidegoak egitura berriaren proposamena onartu ondoren.

En la sesión del Consejo de Gobierno celebraba el 27 de noviembre de 2014 se aprobó la propuesta de Reorganización de Centros de la UPV/EHU, en cuyo punto 12 de la memoria, Procedimiento de Implantación, se propone que, debido a su incidencia sobre diversas normativas y estructuras universitarias, la implantación de la nueva estructura de centros se materializará, una vez sea aprobada por el Gobierno de la Comunidad Autónoma, de forma progresiva.

Ikastegiak batzen hasiko dira ikastegien oinarrizko arautegi berria indarrean sartzen denean, eta arautegi hori Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio Autonomia Erkidegoak berrantolaketa proposamenari onespena eman eta hiru hilabeteko epean, gehienez.

Así la modificación del Reglamento Marco de Centros, a partir de cuya entrada en vigor tendrá lugar la integración efectiva de los Centros, se presentará al Consejo de Gobierno en un plazo máximo de 3 meses desde la aprobación por la Comunidad Autónoma de la propuesta de reorganización de centros.

Hori urtebete barru-edo izango denez, badirudi zentzuzkoa dela oraingo ikastegietako batzarretako eta dekanotza eta zuzendaritzetako kideek beren karguetan jarraitzea; hau da, agintaldia amaitzen bazaie organo horiek ikastegien berrantolaketa berriaren arabera eratu aurretik, ez da hauteskunderik egingo Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 16. eta 18. artikuluetan markatzen diren epeetan (kide anitzeko organoetarako eta kide bakarreko organoetarako epeak, hurrenez hurren).

A la vista de que dicho plazo se sitúa en torno a un año, parece razonable que las Juntas de Centro actuales así como sus equipos Decanales y de Dirección continúen en sus cargos, lo que significa que en aquellos casos en los que la duración de los mandatos venza antes de la constitución de dichos órganos conforme a la estructura de los nuevos centros, no se convocarán los respectivos procesos electorales en los plazos previstos en el artículo 16, para los órganos colegiados, y en el artículo 18, para los órganos unipersonales, del Reglamento de Régimen Electoral General.

Horregatik guztiagatik, idazkari nagusiaren proposamena ikusita, Gobernu Kontseiluak honako hau

Por todo ello, a propuesta del Secretario General, el Consejo de Gobierno

ERABAKI DU:
ACUERDA:

Lehenengoa.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari seigarren xedapen iragankor hau gehitzea:

Primero.– Incorporar al Reglamento de Régimen Electoral General la siguiente Disposición Transitoria Sexta:

Arautegi honetako 16. artikuluan esandakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 27an onartu zuen berrantolaketa prozesuaren eragina jasoko duten ikastegietan, ikastegietako batzarrek dauden-daudenean jarraituko dute aldaketa hau indarrean sartzen denetik eta orain dauden ikastegien integraziotik eratorritako ikastegi berrien eraketara arte.

Con independencia de lo dispuesto en el artículo 16 de este Reglamento, para aquellos centros afectados por el proceso de reorganización aprobado por el Consejo de Gobierno en su sesión de 27 de noviembre de 2014, se dispone la continuidad de las Juntas de los Centro que tuvieran que renovarse en el período comprendido entre la entrada en vigor de la presente modificación y la creación de los nuevos centros resultante de la integración efectiva de los actuales.

Halaber, kasu horietan, arautegi honetako 18. artikulua gorabehera, dekano eta zuzendariek karguan jarraituko dute, orain dauden ikastegien integraziotik eratorritako ikastegi berrien eraketara arte.

Asimismo, y en los mismos casos, con independencia de lo dispuesto en el artículo 18 de este Reglamento, se dispone la continuidad de las decanas, decanos, directoras y directores hasta creación de los nuevos centros resultante de la integración efectiva de los actuales.

Bai ikastegietako batzarrak, bai egitura berrietako dekano eta zuzendariak ikastegien oinarrizko arautegi berrian ezartzen den moduan eratuko dira.

Tanto las Juntas de Centro como las decanas, decanos, directoras y directores de las nuevas estructuras se constituirán conforme al procedimiento que se establezca en el nuevo Reglamento Marco de Centros.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Segundo.– Insertar este acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Aldaketa hau indarrean sartuko da argitaratzen den egunean bertan.

Tercero.– La presente modificación entrará en vigor el mismo día de su publicación.

Leioa, 2015eko otsailaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala

Leioa, a 5 de febrero de 2015.

El Rector,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

El Secretario General,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común