Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Berrikuntza Publikoa · Aurkezpena.

Zer da Berrikuntza Publikoa?

Berrikuntza Publikoari buruz hitz egiten dugunean honi buruz ari gara::

  • Herritarrentzat eta herritarrekin bat asmatutako zerbitzu publikoak
  • Administrazio irekia: balio gisa gardentasuna, parte-hartzea eta politika publikoetan herritarren lankidetza dituena
  • Pertsonak gobernu-ekintzaren erreferentzia, kopartaide eta erantzukide diren administrazioa.
  • Bere buruarekin kritikoa den Administrazioa, bere estrategia planifikatzen duena eta bere emaitzak aztertzen dituena.
  • Baliabide publikoak modu eraginkorrean esleitzen eta erabiltzen dituen administrazioa. 

Nortzuk gara?

Funtzio Publikoko Sailburuordetza 

Herritarrei arreta emateko, berrikuntzako eta administrazioa hobetzeko zuzendaritza (HABAHZ)

Zerbitzu publikoak hobetzeko, modernizatzeko eta berritzeko proiektuen buru da eta herritarrekiko harreman zuzeneko zerbitzuak kudeatzen ditu, kanal askoren bidez.

Nola egiten dugu lan?

Berrikuntza Publikoak, antolaketa aldatzeko prozesua den heinean, hauxe eskatzen du:

  • Lidergoa: aldaketaren sustapen politikoa.
  • Estrategia: zehaztua, hedatua eta adostua.
  • Parte-hartzea: eragile guztien inplikazioa.
  • Egokitze dinamikoa: estrategia egokituz.
  • Ebaluaketa: emaitzen eta lorpenen balorazioa.

Lankidetza eta sare-antolakuntza sustatzen dugu.

Zer egiten dugu?

Berrikuntza Publikoaren arloan ekintza hauek gauzatzen ditugu::

  • Interneten presentzia-ereduaren kudeatzea: euskadi.net
  • Herritarrei arreta emateko Zuzenean zerbitzuaren kudeatzea: presentziazkoa, telefonikoa eta online
  • Tramitazio telematikoaren zerbitzu komunen kudeatzea: erregistroa, jakinaraztea,
  • Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoaren azpiegitura kudeatzea: PLATEA
  • Sailei laguntzea beraien zerbitzuak digitalizatze aldera
  • Prozesuen berdiseinua eta zerbitzuen berrantolanketa
  • Kultura eta politika publikoen ebaluaketa sustatzea
  • Gobernu Irekia sustatzea: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza.

Informatzio gehiagoarentzat:

57/2010 Dekretua, otsailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen dekretua aldatzeko dena (EHAA 39; 10-02-26).

472/2009 Dekretua, abuztuaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena (EHAA 171; 09-09-07).

20/2009 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena (EHAA 161;09-08-4) .

4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (EHAA 86;09-05-9).

35/1997 Dekretua, otsailaren 18koa, informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena.

94/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, informazio eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen dekretua aldatzekoa.

Azken eguneratzea: 2016/06/21