Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berrikuntza Publikoa

Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013

Misioa:

“Administrazio berritzailea eta irekia sortzea, gizarteari kalitatezko zerbitzuak, eraginkorrak, efikaziadunak eta seguruak emango dizkiena, ingurunearekin elkarlanean eta herritarren parte-hartze aktiboa aintzat hartuta; hau da, pertsonak izango dira aldaketaren protagonista. Hori guztia, gainera, gobernantza-balio berriak oinarri hartuta egingo da, hots: irekia izatea, emaitzetara bideratutako orientazioa, gardentasuna eta berrikuntza”.

Ikuspegia:

“Euskadiko Administrazioa  herritar arduratsuen eta gizartearen ongizatearen alde lan egiteaz harro dauden zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-gunea”.

 

Berrikuntza Publikoaren Plana jaitsi  (PDF, 7,8Mbytes.)

Proiektuen laburpen-fitxak jaitsi (PDF, 2,8Mbytes.)

Ebaluazio-txostena jaitsi (PDF, 825Kbytes.)

 

Helburu estrategiakoak:

  • 1. helburua: Administrazio eraginkorra
    Hainbat bide erabiliz (aurrez aurrekoa, telefonoa, Internet...) eskura daitezkeen kalitatezko zerbitzuen eskaintza garatzea.
  • 2. helburua: Administrazio irekia
    Gardentasuna, parte-hartzea eta Administrazio publikoarekiko lankidetza sustatzea.
  • 3. helburua: Administrazio efizientea
    Administrazio-kudeaketan, efizientzia hobetzea; horretarako, erakundea egokitu, prozedurak erraztu eta teknologia eguneratu behar da.

Ildo eta Ardatz Estrategikoak:

  • 1. ardatz estrategikoa: Administrazio elektronikoa
     1. ildoa: Zerbitzu elektronikoak garatzea
     2. ildoa: Administrazio elektronikoaren plataformaren bilakaera
     3. ildoa: Araudiaren egokitzapena
  • 2. ardatz estrategikoa: Administrazio irekia
     4. ildoa: Interneteko presentzia-eredua hobetzea
     5. ildoa: Herritarren arreta hobetzea
     6. ildoa: Gardentasuna eta parte-hartzea areagotzea
     7. ildoa: Administrazioen arteko lankidetza-esparru egonkorra garatzea
  • 3. ardatz estrategikoa: Administrazio berritzailea
     8. ildoa: Berrikuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatzea
     9. ildoa: Politika publikoak ebaluatzeko kultura sustatzea
     10. ildoa: Kudeaketa-bikaintasunaren esparru bat garatzea
     11. ildoa: Antolaketa eta giza baliabideak
  • 4. ardatz estrategikoa: Berrikuntza teknologikoa
     12. ildoa: Sistema korporatiboen bilakaera
     13. ildoa: Azpiegitura teknologikoak modernizatzea
     14. ildoa: IT kudeaketa-ereduaren definizioa

Ildo estrategiko bakoitzeko proiektuak:

Antolaketa-eredua

PIP-aren antolaketa-eredua ondoko administrazio atalek osatzen dute, planaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen direnak:

  • Zuzendaritza Batzordea
    • Herri Administrazio sailburuordea
    • Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
    • Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
    • Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
    • EJIE elkartearen zuzendari nagusia
    • Funtzio Publikoaren zuzendaria
    • Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aholkularia
  • Koordinazio Batzordea
    • Herri Administrazio sailburuordea
    • Funtzio Publikoaren zuzendaria
    • Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria
    • Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
    • Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
    • Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
    • Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria
    • Aurrekontu zuzendaria
    • Sailetako Zerbitzu zuzendariak
  • Jarraipen Batzordea
    • Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaria
    • Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria
    • Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria
Azken aldaketako data:  2014/05/27
 

  • Berrikuntza Publikoaren Planak duen blogaren sarbidea

Jarrai gaitzazu...

  • BPP Facebook-en
  • BPP Twitter-en
  • BPP Linkedin-en

Gordailu digitalak

  • BPP YouTuben
  • BPP Slidesharen

HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK

  • Zuzenean, herritarrentzako zerbitzua
  • KZ Gunea
  • Open Data Euskadi

SOZIETATE PUBLIKOAK

Euskadi, auzolana