Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

2. ardatza: Herritarrekin elkarreragina

Ardatz estrategiko honen erronka zera da: herritarrentzako arretaren egungo kontzeptua hobetzea eta herritarrekin elkarreragina izateko beste eredu baterantz urratsak ematea; izan ere, elkarreragin hori kanal askoren bidez gerta daiteke, eta eredu berriak, ikuspegi integralarekin, kanal horiek guztiak jaso beharko ditu. Eredu berri horren ideia nagusia da administrazio-jarduera guztien erdigunean herritarrek egon behar dutela.

Ardatz honen helburu nagusia da Zuzenean herritarrentzako zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzaren web-kanala hobetzea, arestian aipatutako herritarrekin elkarreragina izateko ereduarekin bat eginda. Asmoa da herritarrek administrazioarekin duten elkarreraginaren kalitatea hobetzea, bai eta barne-kudeaketa bera eta hainbat elkarreragin-prozesutan zeharka edo sail-mailan esku hartzen duten eragileen arteko koordinazioa ere.

Ardatz honetan beste alderdi batzuk ere barne hartzen dira: herritarrekin elkarreraginari dagokionez, kalitatearekin lotutako konpromisoak hartzea; konpromiso horiek beteko direla bermatuko duten kudeaketa-tresnak ezartzea; eta aginte-koadro bat ezartzea, herritarrekin izandako elkarreraginaren kudeaketaren jarraipena egiteko beharrezkoak diren datuak eskura edukitzeko.

Gainera, ardatz estrategiko honen helburua ere bada elkarreraginarekin lotutako zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea, batik bat sare sozialen eta herritarren hurbileko beste plataforma batzuen bidez izandako elkarreraginari dagokionez, unean bertan herritarren eskaerei eta itxaropenei buruzko informazio eguneratua jasotzeko iturria diren aldetik.

Ardatz honek barne hartzen duen beste alderdi bat da administrazio-hizkuntza erraztea eta estandarizatzea eta dokumentuak normalizatzea, EAEko bi hizkuntza ofizialak aintzat hartuta; izan ere, elkarreragina izateko oinarrizko elementua da hori.

Bestalde, ardatz estrategiko honen helburua ere bada zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan zerbitzuen katalogoari buruzko informazio osoa eta eguneratua argitaratuko da, zerbitzu elektronikoetara sartzeko bideak eta horien erabilgarritasuna malgutuko dira, erabiltzaileei arreta-zerbitzua emango zaie, eta zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzeko jarduera espezifikoak egingo dira KZgunea euskal sare publikoarekin lankidetzan.

 

Helburuak:

Hauek dira 2014-2016 epealdirako BPPren helburuak herritarrekin elkarreraginari dagokionez:

  • Herritarrekin elkarreragina izateko eredua onartzea 2014ko abendurako.
  • Herritarren gogobetetasun-maila: 10etik 8.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea:
  • Herritarrak: Izapide elektronikoen %25
  • Enpresak: Izapide elektronikoen %75

 

Proiektuak:

Proiektu hauek osatzen dute 2. ardatz estrategikoa:

 

Aurreko esteken bidez proiektu bakoitzaren informazio xehatua koltsulta daiteke, hala nola proiektuen jarraipenaren informazioa ere bai.

Bestalde, PIParen blogean ere ardatz honen proiektuei buruzko informazioa argitaratu da.

Azken aldaketako data: 2015/02/16