Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Argitalpen-data: 2012/09/24

Kontzentrazio-esparru nazietan hildako espainiarren datuak argitaratu ditu Justiziak

Berrogeita bost euskaldun hil ziren bigarren mundu gerran Austria eta Alemaniako kontzentrazio-esparru nazietan. Informazioa Justizia Ministerioak egindako datu base batean jasota dator eta internet bidez bere web atarian kontsultatu daiteke.

Aplikazioan izen- abizenak, data eta jaioterria, heriotza lekua eta jatorrizko heriotza ziurtagiri historikoa ikus daitezke. Ziurtagiriak Justizia Ministerioaren Erregistro Zibil Nagusian eska daitezke.
Artxiboa Frantziako Borrokalari ohi eta Gerrako Biktimen Ministerioak bidalitako fitxak digitalizatu ostean osatu da. Fitxa hauetan kontzentrazio-esparruetan hildako 4.440 espainiarren heriotza ziurtagiri ofizialak jasota daude. Hildako 45 euskaldunen artean 26 bizkaitar, 14 gipuzkoar eta 5 arabar daude.

Informazioa berrogeita hamargarren hamarkadatik Espainiako Erregistro Zibilean jasotako 10 liburukitan egon da. Digitalizatu ostean, datuak ordenatu dira eta datu base bat osatu da. Justizia Ministerioaren Memoria historikoaren atalean datu basea kontsultatu  daiteke. 

    Euskadi, auzolana