Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Oroimen Historikoa

“Iragana ezagutu eta aitortu beharra dago, pertsona eta herrialde gisa hazteko”, Iñigo Urkullu lehendakaria, 2013ko uztailaren 18a.

Memoria historikoa berreskuratzearen aldeko apustua egiteak atzera begira jarri eta gerra zibileko eta frankismoaren garaiko gertakari historikoei erreparatzera behartzen gaitu, bai eta 1936. eta 1975. urteen artean giza eskubideen urraketa larrien biktima izan zirenen egia bilatu, aitorpen publikoa eskaini eta kalte-ordaina ematera ere. Ahaztea eta zigorrik ez ezartzea erresumin-iturri dira biktimentzat eta, horrez gain, memoria-eskubidearen urraketa larria.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez nagusiki, memoria historikoa berreskuratu eta zaintzeko politika publikoa egin nahi du, egia jakiteko, justiziarako eta bereziki biktimei eta oro har gizarte osoari kalte-ordaina emateko eskubidea gauzatzen laguntzeko helburuarekin. Horrez gain, bakearen eta giza eskubideen kultura sustatu nahi du, iraganetik ikasiz gerra zibilak eta diktadurak gizartean, politikan eta kulturan izan zituen ondorioak etorkizunean berriz gerta ez daitezen oinarri sendoak ezartzeko

 

 

 

 

 

  

 

Ikusi Oroimen Historikoaren gunea »

 

 

Azken aldaketako data:  2016/01/13

Oroimen Historikoari buruzko berriak

Euskadi, auzolana