Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza eskubideen defendatzaileentzako programa

Giza eskubideen defendatzaileak babestea ez da legezko betebehar bat, ez nazioarteko zuzenbidean ez Espainiako zuzenbidean, baina nazioarteko zuzenbidearen esparruan biziki gomendatuta dago eta lege-esparrua dauka Europa- eta Espainia-mailan.  (1)-(2)-(3)

Eusko Jaurlaritzak, giza eskubideei eta nazioarteko elkartasunari begira hartu duen konpromisotik abiatuta,  bere jarduera nazioarteko esparrura bideratu nahi du programa honekin. 

Horregatik , Eusko Jaurlaritza 2011. urtean giza eskubideen defendatzaileentzako programa martxanjarri zuen, giza eskubideei eta nazioarteko elkartasunari begira hartu duen konpromisotik abiatuta, bere jarduera nazioarteko esparrura bideratu du programa honekin.

Programa honen helburu nagusia oso mehatxatuta dauden giza eskubideen defendatzaileak babestea, aldi batez babesa emateko programa baten bitartez.

Aldi berean progarma honen helburuak hauxek dira:

  • Giza eskubideen defendatzaileei laguntza psikosoziala ematea.
  • Programan sartutako pertsonen elkartze-ehundurarentzat “babes eta/edoalerta” gisa balio dezaketen kontaktu instituzionalen, gizarte-erakundeeneta ekitaldien agenda antolatzea.
  • Herrialdearen gizarte-ehuna indartzea, programan parte hartzen duten defendatzaileen “gaikuntza eta/edo boluntariotzaren” bitartez.

 Programa hau gartzeko, Biktimen eta GIza Eskubieen Zuzendaritzak CEAR Euskadiren laguntza teknikoa dauka.

- CEAR-ekin hitzarmena ikusi

- Ebaluazioaren txostena ikusi

 

(1) Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 60/161 Ebazpena (2. eranskina).

(2) Europar Batasunaren 2004ko ekainaren 14ko zuzentarauak.
(3) 1257/2007 Errege Dekretua: giza eskubideen defendatzaileak bizi diren herrialdeetatik ateratzen laguntzeko ekintza humanitarioak egitea da  laguntza hauen helburua (1.2 artikulua).

 

Azken aldaketako data:  2014/02/07

Lerro estrategikoaren zerikusia duten berriak

Euskadi, auzolana