Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Herri Administrazio eta Justizia sailaren eginkizunak

1.? Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Herri Administrazio eta Justizia Sailari:

  1. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.
  2. Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.
  3. Jaurlaritzaren Idazkaritza.
  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  5. Funtzio publikoa, administrazioaren antolamendua eta langileen araubide juridikoa eta ordainketari buruzkoa.
  6. Administrazioa modernizatzeko prozesua koordinatu, zuzendu eta sustatu, eta bai admi-nistrazio eta gobernu elektronikoak ere.
  7. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.
  8. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.
  9. Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, aldatzea eta garatzea.
  11. Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten egitekoak burutzea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.
  12. Euskal herri-administrazioen antolamendu- eta prozedura-araubidea, eta EAEko Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea politika publikoak zehaztu eta gauzatzerakoan.
  13. Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.
  14. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
  15. Espetxe establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Espetxe Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak bereganatuz.
  16. Adingabeko arau-hausleen arloko eskumenez baliatzea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumenak aintzat hartuz.
  17. Notarioak eta jabego-erregistratzaileak izendatzea.
  18. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanak kontuan izanik.
  19.  
  20.  
  21. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
  22. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
  23. Legeek eta araudiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
2.? Honako hauek atxikitzen zaizkio Sailari: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE / IVAP) administrazioko erakunde autonomiaduna eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.
Azken aldaketako data:  2014/07/10
Euskadi, auzolana