Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Atxilotuari Laguntzeko Zerbitzua (ALZ)


Atxilotuari Laguntzeko Zerbitzuaren irudia

 

Atxilotuari Laguntzeko Zerbitzua (ALZ) gizarte-langileez osatutako eta zerbitzua da, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak atxilotu eta auzipetuen eskura jarritakoa.


Doako zerbitzua da, norberaren borondatez balia daitekeena, eta gaur egun, Bizkaiako Birgizarteratze Institutuak (IRSE-EBI) kudeatzen du.

 

ALZaren lanaren funtsezko elementuak:

  • Atxilotutakoei justizia-jauregietan bertan laguntzea.
  • Prozesuaren fase ezberdinetan laguntza behin-behineko espetxealdia saihestu eta behin-behineko askatasuna lortzeko.
  • Auzipetuari laguntzea eta orientatzea, gizarteratze-prozesua lagunduz; horretarako, gizarteratze lan-planak prestatuz.
  • Instrukzioko, Emakumearen aurkako Biolentziako, Zigor-arloko Epaitegiei edo Probintzia-Auzitegiei informazioa ematea atxilotu edo auzipetuaren egoera pertsonala eta sozialari buruz.
  • "Zigor-arloko ordezko neurriak" proposatzea.

ARRETARAKO ORDUTEGIA:

Goizetan: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.

Arratsaldeetan: astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 19:00etara.

Uztailean eta abuztuan: 08:00etatik 15:00etara.


HELBIDEAK ETA TELEFONOAK:

Gasteiz:   Gasteiz hiribidea, 18.
    Tel.: 945 004 894
Donostia:  Teresa de Calcuta plaza, 1.
    Tel.: 943 000 769
Bilbo:    Barroeta Aldamar kalea, 5.
    Tel.: 944 016 485
Barakaldo:    Bide Onera plaza, z.g.
    Tel.: 944 001 029

DOKUMENTU INTERESGARRIAK:

INFORMAZIO GEHIAGO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN:

Azken eguneratzea: 2009/07/14
Euskadi, auzolana