Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazio erregistroak
 

Tituludun lanbideak, Elkargo Profesionalak eta Kontseiluak

Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza du bere lurralde esparruan tituludun lanbideek aurrera daramaten jarduna eta bere lurraldean diharduten elkargo eta kontseilu profesionalen inguruan.

TITULUDUN LANBIDEAK dira zientzia edo jakinduria-adar bateko ezagutzak eta teknikak erabiltzen dituztenak, eta gaitasuna egiaztatua dutenak unibertsitateko edo legez ezarritako edo agintari eskudunek onartutako beste nolabaiteko titulu akademiko baten bitartez.

ELKARGO PROFESIONALA zuzenbide publikoko korporazio bat da, eta nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du. Interes orokorreko helburuekin bat arituz eta egitura eta funtzionamendu demokratikoaz baliatuz, tituludun lanbidea eta elkargoko kideen interes profesionalak ordezkatu eta babesten ditu.

Tituludun lanbide bereko elkargo profesionalek KONTSEILU PROFESIONAL bat osatu dezakete. Kontseiluak nortasun juridikoa lortuko du sorrera-dekretua indarrean jartzen denean, eta jarduteko gaitasuna berriz, gobernu-organoak eratzen direnean. Beren helburua tituludun lanbidearen ordezkari gorenak izatea eta defentsa egitea da, betiere, gizartearen interes eta premia orokorrekin bat eta lurralde-esparrutzat Euskal Autonomia Erkidegoa hartuta.

Tituludun lanbide batek Euskal Autonomia Erkidegoan elkargo profesional bakarra baldin badu, jardute-esparrutzat Autonomia Erkidego osoa duena, elkargo horrek kontseilu profesionalen eginkizunak hartu ahal izango ditu.

KONTAKTUA:

Posta-elektronikoa: colegios-elkargoak@euskadi.eus

  • Legesarea
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Euskadi, auzolana