Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazio erregistroak
 

Estatutuen onarpena eta aldaketa

Elkargo profesionalek estatutu batzuk eduki behar dituzte, beren barne araubidea zehazten dutenak.

Gobernu-organoaren zeregina izango da estatutuak egitea eta aldatzeko lehenengo pausoa ematea, baldin eta aldaketa hori ez badu gutxieneko kide-quorumak eskatzen. Gutxieneko quorum hori estatutuetan zehaztutakoa izango da.

Elkargoaren osoko batzarrari dagokio estatutuen aldaketa onartzea. Onarpena baino lehen, jendaurreko erakustaldi bat izango da, hilabeteko epearen barruan, dagokion elkargoak eta elkargokideek zuzenketak aurkeztu ahal izateko.

Estatutuak eta estatutu-erreforma guztiak Eusko Jaurlaritzako Justizi eta Herri Administrazio Sailari jakitera eman behar zaizkio, sail horrek behin betiko onarpena agindu bidez eman dezan.

Horretarako, aldez aurretik, dagokion kontseiluaren -halakorik balego behinik behin- eta kasuan kasuko lanbidearen inguruko eskumenak dituen sailaren derrigorrezko txostena behar da.

Kontseilu profesionalek ere beren estatutu propioak izango dituzte. Kontseilu profesionaleko kide guztien gehiengo osoak onartu beharko ditu estatutuak; eta, horrezaz gain, beharrezkoa izango da elkargo bakoitzaren ordezkaritzako kideren baten aldeko botoa. Estatutuak onartu aurretik jendaurrean jarriko dira, hilabeteko epez gutxienez, elkargo profesionalak eta elkargo horietako kideak jakinaren gainean egon daitezen. Elkargo profesionalek eta elkargo horietako kideek egoki deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Estatutuak eta estatutu-erreforma guztiak Eusko Jaurlaritzako Justizi eta Herri Administrazio Sailari jakitera eman behar zaizkio, sail horrek, bere legezkotasuna egiaztatu ordoren, behin betiko onarpena agindu bidez eman dezan.

 

Documento asociado:

Elkargo edo kontseilu profesionalak estatutuen onarpena eta aldaketa. (PDF, 731 KB).

 

Azken aldaketako data: 2014/06/16
  • Legesarea
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Euskadi, auzolana